mendia

Jon Betolaza eta June Villaroel izan dira Kolazinoko Mendi Eguneko txapeldun nagusiak

Asier Abrisketa 2024ko mar. 19a, 10:29

Hamasei kilometroko lasterketa txikian barriz, Ion Artetxe eta Itsasne Urkiaga heldu ziran lehenak helmugara.

Zapatuan jokatu ziran Bedian VIII Kolazinoko Mendi Eguneko mendi lasterketak, 24 eta 16 kilometrokoak. Horrezaz gainera, mendi martxea eta arrastian, umeen lasterketea be jokatu ziran. Guztira, 550 mendizale inguruk hartu eben parte modu aktiboan, korrikalari eta martxistak ikusten be batu zan jente ugari, eguraldi onak lagunduta.

24K lasterketan, Jon Betolaza izan zan arinena, ibilbidea 02:12:38ko denporeagaz amaituta. Honen atzetik, podiuma Walther Becerrak (02:12:40) eta Hodei Samaniegok (02:12:48) osotu eben. Andrazkoen artean barriz, June Villaroel (02:39:09) izan zan aldea handiagaz lehena. Uxue Zorrillak (03:04:30) eta Ainhoa Celaya (03:05:35) osotu eben podiuma.

16K lasterketan ostera, Ion Artetxe izan zan bizkorrena, 01:21:47ko denporeagaz. Atzetik ibili ziran, Markel Iragorri (01:27:39) eta Harri Pasquier (01:28:08). Andrazkoen podiuma Itsasne Urkiagak (01:46:55), Begoña Uriartek (01:49:02) eta Zuriñe Frutosek (01:50:18) bete eben.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!