Mendia

Bihar da Kolazinoko Mendi Eguna

Asier Abrisketa 2024ko mar. 15a, 08:50

Zapatuan goizez izango dira mendi lasterketak eta martxea; arrastian ostera, lehenengoz egingo da umeentzako lasterketea.

Zapatuan, hilak 16, izango da Bediako Kolazinoko Mendi Eguna. Goizean 24 kilometroko lasterketea, 10:00etan, eta 16 kilometroko lasterketa, 11:30ean, eta martxea, 08:30ean, urtengo dira. Lehenengoz antolatu dan umeentzako lasterketea barriz, 16:30ean urtengo da.

Aurten, 550 mendizale inguruk emon dabe izena lasterketaren baten edo martxan parte hartzeako. Tartean dagoz Onditz Iturbe, Xabier Gonzalez "Errot" eta Unai Intxaurraga korrikalari ezagunak.

Probek iraun bitartean Bediako giroa animetako, txosnea eta musikea egongo dira egun osoan zehar plazan. Izan be, aurtengoa lagun arteko lasterketea izango da, ez baitau mendiko koparako punturik emongo. "Herriko lasterketea izango da. Datorren urtean saiatuko gara barriro karrerea Federazinoko egutegian ipinten" azaldu dau Jokin Zabala antolatzaileak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!