tailerra

Eguaztenera arte emon daiteke 'Emakume jakitunak' tailerrerako izena

Asier Abrisketa 2024ko ots. 13a, 11:17

Bediako liburutegian egin daiteke izen emotea bihar, hilak 14, arte. Sei saioko tailerra izango da, zezeilaren 21etik bagilaren 16ra arte.

Miriam Herbon komunikatzaile, Heziketa Emozionalean irakasle eta harreman osasuntsuen gaineko adituak Emakume jakintsuak tailerra gidatuko dau Bedian bagilera arte egingo diran sei saiotan. Izena emoteko atzen eguna bihar, hilak 14 da, Bediako liburutegiko ohiko ordutegian.

Ikastaroan Herbonek "mindfullness eta adiman emozionala feminismotik praktikatuz ahalduntzeko ikastaroa" eskainiko dau. Helburuak bake mentala eta lasaitasun fisikoa topetea izango da, norberak beragaz, "maitasunetik eta maitasunerako konexioa lortuz".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!