aratusteak

Gaur izango da Bedian inauterietako egun handia

Bea Azpiri 2024ko ots. 12a, 10:13
Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoek Zu eta ni sudur luze bi ikuskizuna eskainiko dabe desfilea amaitu orduko.

Atzo liburutegian egindako tailerrean mozorro eta apaingarriak egiteko tailerra egon zan eta gaur, desfile eta pailazo ikuskizunagaz ospatuko ditue aratusteak.

Martitzen karnabala ospatuten da Bedian eta umeentzako jaia Inauteri jaia antolatu da Udalak. Atzo, gaurko prestatzeko inauterietako tailerrak egon ziran familientzat liburutegian, 17:15etik 19:15era.

Gaur, hilak 13, martitzen karnabal, Inauterietako jaia 17:30ean hasiko da frontoian, desfilerako izena emon eta, Photocall-ean, argazkiak ateraz. 18:00etan, egingo da desfilea eta ostean, 18:30ean, Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoek Zu eta ni sudur luze bi ikuskizuna eskainiko dabe. Jaiari amaierea emoteko txokolatea bananduko da bertaratutakoen artean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!