berbaldia

Liztor asiarrari aurre egiteko kanpainearen berbaldia egingo da Bedian

Asier Abrisketa 2024ko ots. 7a, 10:32

Gaur, hilak 7, 18:00etan izango da espezie inbaditzailearen gaineko berbaldia eta erreginak harrapatzeko tranpen banaketea.

Kanpainearen garrantzia, pasau dan urteko balorazinoa, tranpen osogaiak azalduteko eta erreginak harrapatzeko tranpak bananduteko berbaldiak antolatu ditue herrietan Gorbialde Landa Garapen Alkarteak, Bizkaiko Erlezianen alkarteak, BFAk eta udalerriek.

Oin dala hamarkada bat baino gehiago heldu zan Asiako liztorra, Vespa velutina, gurera. Hemen, ez dauka etsai naturalik eta erleak jaten dituanez, desoreka ekologikoa sortu eta arriskuan ipinten ditu erleak. Hori dala-ta, espezie inbaditzaileak egiten dituan kalteak murrizteko asmoz, Arratia eta Zeberion, berbaldiak emon eta tranpak banatu ditue asteotan.

Zezeilaren 24an, beste saio bat egingo da Zeberioko Hogarrean, 12:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!