Kolazino Mendi Eguna
VIII. Kolazino Mendi Eguna martiaren 16an izango da eta antolatzaileek, boluntario taldea behar dabe martxa eta lasterketea aurrera aterateko. Holan, herritarrak parte-hartzera deitu ditue eta horretarako, kmebedia@gmail.com helbidera idatzi daiteke hilaren 23ra arte.
Beste alde batetik, lasterketa eta martxetarako izen-emotea be badago zabalik, sportmaniacs.com webgunean. Guztietarako emon daiteke izena martiaren 10era arte, baina 16 kilometroko lasterketarako dortsal guztiak banatuta dagoz dabordurako.
Eski urtekerak
Bediatik eski urtekera bi egingo dira martian. Martiaren 3an, Ganguren Mendi Taldeak antolatuta izango da urtekerea Alto Campoora eta hilaren 16ra arte emon daiteke izena liburutegian. Bigarrena, udalak antolatutakoa, martiaren 8tik 10era izango da, Baqueirara. Honetarako be, hilaren 16ra arte emon daiteke izena liburutegian.
Sagardotegia
Zezeilaren 17an, Tolosako sagardotegiraa joango dira bediaztar ugari eta horretarako izen-emotea, hilaren 12ra arte egin daiteke liburutegian.
Emakume jakitunak
Miriam Herbonek, Emakume jakitunak tailerra gidatuko dau zezeilaren 21etik bagilaren 16ra arte egingo diran sei saiotan. Parte-hartzeako, izena hilaren 14ra arte emon daiteke liburutegian.
Kirol Erronkak
Kirol Erronkak jardueretarako izen-emotea be egin daiteke, zezeilaren 23ra arte liburutegian.