birziklapena

Bedian dago Garbikerren garbigune mobikorra

Asier Abrisketa 2024ko urtarrilaren 3a

Urtailaren 9ra arte egongo da Bediako plazan gailu eta hondakin txikientzako garbigune mobikorra.

Gailu eta hondakin txikiak botateko ipini dau Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak garbigune mobikorra. Beste hondakinak, handiagoak diranak ohiko garbiguneetara eroan behar dira. Garbigune hau, urte osoan egoten da herriz herri mobiduten, herri bakotxean aste pare batez egoten dalarik.

Hondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka garbigune mobikorrak: etxeko tresna txikiak, sueteko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!