Mendia

Zabaldu da VIII. Kolazino Mendi Eguneko lasterketarako izen-emotea

Asier Abrisketa 2023ko abe. 27a, 12:38

Martiaren 16an izango dira Bediako mendi lasterketak eta martxea. Zezeilaren 20ra arte, merkeagoa izango da izen-emotea.

Martiaren 16an izango da Bedian Kolazino Mendi Egunaren zortzigarren edizinoa. Lasterketa bi, 24 eta 16 kilometrokoak, eta mendi martxea, hau be 16 kilometrokoa, jokatuko dira. Lasterketa bietarako eta mendi martxarako izena emon behar da sportsmaniac.com webgunean.

Zezeilaren 20ra arte, lasterketa luzean izena emoteko 27 euro ordaindu behar dira. Lasterketa laburrerako prezioa ostera, 22 eurokoa da. Kasu bietan, euro bi merkeagoa da federatuentzako. Zezeilaren 20tik martiaren 10era arte barriz, prezioak bost euro garestituko dira.

Aurten izen-emoteak epe bi izango ditu eta zezeilaren 20a baino lehenago izena emoten dabenek 5 euro merkeago izango dabe izen-emotea. Honegaz, antolakuntzak izen-emoteak atzen momentura arte ez ixtera animau gura ditu partaideak, denporaz egitea lagungarri egiten jakielako, euren esanetan. Aurten, partaideek, jana eta edanaz aparte, izerditzeko jerse bana izango dabe oparitzat.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!