gabonak

Bihar ospatuko da Bediako Gabonetako Jaia

Asier Abrisketa 2023ko abe. 21a, 10:56
2017ko Bediako Gabon Jaia.

Arrastian frontoian egingo dan jaian erakusketak, jantza erakustaldiak, Gabonetako lehiaketen sari banaketa, jana, edana eta musikea egongo dira.

Abenduaren 22an, barikua, ospatuko da aurten be Bediako Gabon Jaia. Dohaintzan emoteko janari pakete baten edo euro biren truke parte hartu daiteke 17:30ean herriko frontoian hasiko dan jaian. Gauerainoko jaia izango da eta hainbat ekintza egingo dira. Besteak beste, eskulanen erakusketak eta sari banaketak zein jantza erakustaldiak. 19:00etatik aurrera, pintxoak eta edariak be zerbitzauko dira.

Erakusketotan, herriko eskulan zain marrazketa ikastaroetan ikasleek egindako lanak egongo dira ikusgai. Horrezaz gain, herritarrek egindako Gabonetako postalak eta birziklatutako materialakaz egindako zugatzak ikusi eta gero, sari banaketak egingo dira. Jantzai jagokonez, hiru izango dira erakustaldiak: gimnasia erritmikoa, saltsa eta merengea zein Jauziri taldearen jantzaldia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!