Zapatuan, hilaren 18an, 18:00etan hasita, jantzak, bertsoak, Bediako koruaren emonaldia, zozketak, antzerkia, trikitilariak eta txokolatea egongo dira Bediako frontoian. Jaialdirako sarrerea debalde da baina zozketak egingo dira. Zozketa horreetatik batutako dirua, Ekuma proiekturako izango da; hau da, Ginea-Bissaun oftalmologia, ginekologia eta kirurgia materiala erosten lagunduteko. Lau smartbox, txakolindegian menuak, hiru otzara, ipuinak, Athletic-eko kamiseta bat eta Lekue haragitegiko bale bat zozketatuko dira jaialdian.
Eleiza katolikoak, “Pobreen aldeko eguna” ospatuko dau zemendiaren 19an, eta egun honen harira antolatu dau Caritas Arratiak jaialdia. Oin dala zazpi urte hasi ziran Arratian egun hau ospatuten, urte bakotxean herri baten, hainbat proiekturi laguntza emoteko.