Sanmartinak ospatuko ditue zapatuan bediaztarrek

Asier Abrisketa 2023ko aza. 10a, 10:45

Goizez, ibilaldia eta txitxi-burduntzia egingo da eta San Martinen mezea ospatu ostean, bola-jokoa eta baba jana dagoz antolatuta.

Udan txarria loditu ostean zemendiaren 11n, San Martin eguna, da txarria hilteko eguna. Oin, baserrietan ez dira hainbeste txarri hazten baina halanda be, tradizinoa ez da ahaztu eta San Martinen omenezko ermita askotan, txarrikia jaten ospatuten da eguna. Holan izango da Bedian be oingo zapatuan, Ereñoko San Martinen.

Goizean goiz, 09:00etan, Martin Atutxaren oroimeneko ibilaldia egingo da Bediako plazatik urtenda. Ordu eta erdiko ibilaldia Ereñoko San Martin ermitan amaituko da eta bertan, txitxi-burduntzia egingo da herriko trikitilari gazteek girotuta. Mezea eguerdian ospatuko da eta gero, bola-jokoa egingo da. Hau amaituta, 14:30erako frontoira mobiduko da jentean, babea jan eta erromeriagaz jantza egiteko. Adineko personek eta mobilidade arazoak daukienek Udalak ipinitako ibilgailuak erabili ahal izango dabez Eroso-Ugartetik frontoira joateko.

Zemendiak 11, zapatua

  • 09:00etan, ibilaldia Martin Atutxaren oroimenez. Bediako plazatik urtenda.
  • 10:30etik 12:00etara, txitxi-burduntzia, Bediako gazte trikitilariek girotuta.
  • 12:00etan, mezea San Martin ermitan.
  • 12:45ean, bola jokoa eta zozketea.
  • 14:30ean, baba jana eta erromeria frontoian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!