ipuin kontalaria

Ameli eta Xirrikituen jostunen ipuin kontaketa musikatua egongo da Bediako liburutegian

Bea Azpiri 2023ko urr. 24a, 11:41

Eguaztenean, hilak 25, 18:00etan izango da saioa liburutegian; bezperan izandako Liburu Eguna ospatuteko.

Eguaztenean, hilak 25, arrastiko 18:00etan, Ameli eta Xirrikituen jostunek konpainiak ipuin kontaketa musikatua eskainiko dau Bediako Liburutegian. Edadearen araberako kontakizun desbardinak ditue ipuin kontalaria eta musikariak. Musika, ipuin eta kantuen bidez, istorioak osotuko ditue Bediako umeen gozamenerako.

Saio honegaz Udalak bezperan izandako Liburutegi Eguna ospatu gura dau eta, istorioak entzunez, umeei irakurzaletasuna biztu eta liburutegira erakarri.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!