azokea

Bedian izango da Arratiako III. Andra Ekintzaile eta Sortzaileen Azokea

Bea Azpiri 2023ko urr. 21a, 18:32

Datorren domekan, hilak 22, 11:00etatik 14:30era arte, Bediako plazan Arratiako andra sortzaile eta ekintzaileek euren produktuak ipiniko dabez ikusgai eta salgai.

Lehen sektoreko eta artisautzako produktuak edota Arratia eta inguruko andren edozein motatako negozioak erakusteko, 15 mahaitik gora ipiniko ditue. Besteak beste, Areatzako Saioa Larrearen zeramikea, Lemoako Zuriñe Etxebarriaren kazuelak edo Zeanuriko Silvia Pinedaren infusinoak erosi ahal izango dira azokan.

Ekimen honen helburua Arratiako sare ekonomikoan, andren lana begi bistan ipintea da. Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak eta Bediako Udalak, alkarlanean, antolatu dabe hirugarren edizino hau.

Azoka ibiltaria

Urtean-urtean Arratiako herri baten egiteko asmoagaz sortu zan, oin dala hiru urte, Arratiako Andra Ekintzaile eta Sortzaileen Azoka. Lehenengo edizinoa Diman egin zan eta bigarrena Areatzan. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!