auzoak

Jauregi-Yeuriko sanmigelak ospatuko dira astegoienean

Asier Abrisketa 2023ko ira. 28a, 10:47

Bediako auzoan zapatu eta domekarako antolatu dabe egitaraua: Igel Txapelketea, auzo bazkaria, karta-jokoak, bingoa, disko festa eta pintxo lehiaketea.

Beste auzo batzuetan legez, Jauregi-Yeuri auzo bediaztarrean be sanmigelak ospatuko ditue oingo astegoinean. Egun biko egitaraua antolatu dabe auzotarrek. Zapatuan berbarako, eguerdian hasiko da ospakizuna pintxo-poteagaz. Gero, Igel Txapelketea jokatu eta auzo bazkaria egingo dabe. Arrastian ostera, Mus eta Briska Txapelketak jokatuko ditue nagusiek eta gaztetxoentzako, jolasak egongo dira. Ostean, bingoa jokatu eta amaituteko disko festa egongo da auzoan. Domekan barriz, auzoko VIII. Pintxo Lehiaketea jokatuko da.

Urri lehenengoak 30, zapatua

  • 12:00etan, jaien hasikerea eta pintxo-potea.
  • 13:00etan, Igel Txapelketea.
  • 14:30ean, auzo bazkaria.
  • 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak eta jolasak.
  • 20:00etan, txokolatea eta bingoa.
  • 21:00etan, disko festa.

Urri bigarrenak 1, domekea

  • 14:00etan, VIII. Pintxo Lehiaketea

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!