Bediak be ikastaro eskaintzea aurkeztu dau ikasturte barrirako

Ager Barragan 2023ko ira. 6a, 12:45

Udalak, ikasturte osoko hamabost ikastaro eskaintzen ditu. Ikastaroak urri bigarrenean hasi eta maiatzaren amaiera artekoak izango dira.

Izena emoteko epea atzo zabaldu zan eta hilaren 19ra arte egongo da zabalik. Izena liburutegian emon behar da 16:30etik 19:30erako ordutegian. Prezioak, ikasturte osorako 45 euro eta 210 euro bitartean dagoz.

2023-2024 ikasturterako eskaintzea, Egurra lantzen, Yoga, Pilates, Koroa, Euskal dantzak, Jauziri Dantza Taldea, Euskera ikasteko ikastaroa, Marrazketa, Eskulanak, Gimnasia erritmikoa, Zunba, Mantenu-soinketa maila aurreratua, Memoria kognitiboa, Aikido eta Saltsa ikastaroek osotuten dabe eta ikastaro bakotxean gitxieneko taldea osotu behar da aurrera aterateko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!