auzoak

San Roke ospatuko da gaur Bedian

Asier Abrisketa 2023ko abu. 16a, 11:23

2015 urteko sanrokeetako jaia Eroso-Ugarten // Arratiako Eliza.

Eroso-Ugarte auzoko ermitan izango da ospakizuna 12:00etan eta gero, trikitilariek girotutako barauskarria zerbitzauko da.

Beste auzo batzuetan lez, Bediako Eroso-Ugarten San Rokeren aldeko jaia egingo da gaur eguerdian. Mezea 12:00etan izango da eta gero, pintxoak eta edatekoa banatuko dira hurreratu diranen artean. Antxina, Santo Tomas zan auzoko ospakizuna baina oin dala 50 bat urte, ebatzi zan San Roke ospatutea, neguan jairako sasoi txarra egoala-ta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!