auzoak

Eguenean joango dira bediaztarrak San Lorentzora

Asier Abrisketa 2023ko abu. 8a, 16:24

Urtero lez, abuztuaren 10ean egingo da Murtatza auzoko San Lorenzo ermitako jaia meza, barauskarri, trikitilar eta karta-jokoagaz.

Abuztuaren 10ean, eguena, da San Lorenzo eguna eta beste jai batzuen artean, Bediako Murtatza auzoan izango da jai. Eguerdian, herritarrak San Lorenzo ermitara hurreratuko dira 12:00etako mezea entzuteko. Honen ostean, trikitilariek girotutako barauskarria zerbitzauko da ermita parean eta arrastiz, 17:00etan, Briska Txapelketea jokatuko da. Antolatzaileek gogoratu dabe, parte-hartzeako, gitxienez bikotekide bat Bediakoa izan behar dala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!