jaiak

Bihar hasiko dira Bediako jaiak

Bea Azpiri 2023ko eka. 21a, 10:53

Pasau dan urteko Antxinako autoen eta motorren erakusketea Bedian.

Bihartik hasita eta domekara arte izango dira Bediako sanjuanetako ospakizunak; sua, musikea, lehiaketa gastronomikoak eta autoak izango dira nagusi jaietan.

Bagilaren 22an, eguena, 20:00etan botako dabe bediaztarrek txupina jaiei hasikerea emoteko. San Juan bezperako sua, gauerdian biztuko dabe eta ostean Garilak 26 taldeak animauko dau gaua. Zapatu eta domekan barriz, Beietzek, Suak, Oihan Vegak eta Puro Relajok ipiniko dabe musikea. Umeentzako jolasak, herriko jantza taldearen erakustaldia, lehiaketa gastronomikoak, herri afaria eta karta joko txapelketak ez dira faltauko lau jai egun horreetan.

Domekan, antxinako auto eta motorren erakusketea egongo da eta IV. Bediako Slaloma San Lorentzo poligonoan.

Jai egitaraua:

Bagilak 22, eguena

12:00etatik 14:00etara, umeentzako puzgarriak.

17:00etatik 19:30era, umeentzako puzgarriak eta bits jaia.

20:00etan, jaien hasikerako txupinazoa, tritikixeagaz alaituta. Ostean, sardinak. 

21:00etan, Jauziri Bediako jantza taldearen erakustaldia.

Bagilak 23, barikua

19:00etan, Tortilla Lehiaketarako izen-emotea. (Osagaiak: patatak, arrautzak, orioa eta gatza).

20:30ean, tortillen aurkezpena.

21:30ean, herri afaria.

24:00etan, San Juan sua.

00:30ean, erromeria Garilak 26 taldeagaz.

Bagilak 24, zapatua

11:00etan, meza nagusia.

12:00etan, XIV. Paella Lehiaketarako izen-emotea.

14:00etan, paellak aurkeztu.

17:00etan, Batzokiak antolatutako Mus Txapelketea, bazkalosteko bingoa eta umeentzako tailerrak.

18:00etan, XXXV. Briska Txapelketea. Bikotekide bat behintzat, Bediakoa izan behar da. Izen-emotea 6 euro bikoteko.

22:00etan, kontzertuak: Beietz, Sua eta Oihan Vega. 

Bagilak 25, domekea

12:00etan, VII. Antxinako autoen eta motorren erakusketea eta pintxo-potea txosnetan.

15:00etan, Club Autonovilistico Bizkaiak antolatuta, IV. Bediako Slalom-a San Lorentzo poligonoan.

19:00etan, Puro Relajo taldearen kontzertua.

21:00etan, txokolatea eta jaien amaierako txupina.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!