txotxongiloak

Umeentzako txotxongilo ikuskizuna egongo da Bedian

Bea Azpiri 2023ko api. 25a, 10:31

Bihar arrastiko 18:00etan taularatuko dau Mikel Hernandez aktoreak Ganbaran ikuskizuna, Bediako liburutegian.

Bihar, aprilak 26, arrastiko 18:00etan, Mikel Hernandez aktoreak Ganbaran, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako txotxongilo ikuskizuna eskainiko dau Bediako liburutegian. Ikuskizun honetan, ipuin kontaketea, antzerkia eta txotxongiloak batzen dira, beste gauza batzuen artea, irakurtzearen gozamenaz jarduteko. 

Sinopsia

Ganbarak istorioz beteta dagoz. Liburu zahar piloa egoten da kamaretan, hautsa hartuz. Baina istorio honetan, protagonisteak norberaren historia aldatuten dauan liburu bat topauko dau kamaran, liburu magikoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!