udalekuak

Udalak antolatutako udalekuetarako izen-emotea zabaldu da Bedian

Bea Azpiri 2023ko mar. 7a, 10:45

Hilaren 24ra arte emon daiteke izena liburutegian Txiki-txokorako, udalekuetarako, udako ludotekarako zein Iparraldera joateko, adinez-adin.

Atzotik hasita martiaren 24ra, liburutegian, izena emon ahalko dabe Haur Hezkuntzako umeek Txiki-txokorako; Lehen Hezkuntzakoek, udalekuetarako; 3 eta 12 urte bitartekoek Udako ludotekarako eta 12 eta 15 urte bitarteko gaztetxoek Bediako Uda Gaztean parte hartzeako.

Txiki-txoko eta udalekuak, bagilearen 26tik garagarrilearen 7ra izango dira. Txiki-txokoaren ordutegia 09:30etik 13:30era izango da eta prezioa, 110 euro Bedian erroldatuentzat eta 220 Bedian erroldatuta ez dagozenentzat. Udalekuetan barriz, ordutegia, 09:30etik 17:30era izango da jantokiagaz, eta prezioa 200 euro Bedian erroldatuentzat eta 400 euro ez erroldatuentzat. Lehenengo mailan dagozanek, nahiz eta Udalekuetan plaza euki, aukerea eukiko dabe Txiki-txokoan apuntetako plazarik balego.

Udako Ludotekea “Ludosport”, garagarrilaren 10etik 21era izango da Bedian erroldatutako umeentzat eta 10:30etik 13:30era arteko ordutegia izango dau. Talde bi egingo dira. Bata, 3 eta 6 urte bitarteko umeek osotuko dabe eta ingelesa eta adimen emozionala landuko dabe. Bestean, 7 eta 12 urte bitartekoek, robotika eta adimen emozionala landuko dabe. Aukerea egongo da astean edo hamabostaldian apuntetako eta prezioa 30 euro dira aste bakotxeko. 

Gaztetxoak Iparraldera

Bediako Uda Gaztea egitasmoa, garagarrilaren 8tik 15era egingo da Iparraldean eta han, kirol eta kultur ekintzak egingo dabez gazteek. Prezioa 350 eurokoa da Bedian erroldatuentzat eta 700 euro Bedian erroldatuta ez dagozanentzat.

Lehenengo DBHn dagozanek, nahiz eta Uda Gaztean plaza euki, aukerea eukiko dabe Udalekuetan apuntetako, plazak librerik balego.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!