MENDIA

Kolazino Mendi Eguneko lasterketetarako izen emotea zabalik dago

Bea Azpiri 2023ko urt. 17a, 12:24

Martiaren 18an korriduko dira Bediako mendi lasterketak, proba nagusiak 1.700 metroko desnibela eta 24 kilometro daukaz.

www.kolazinomendieguna.com webgunean emon daiteke izena. Lasterketea martiaren 18an izango da Bedian. Hiru proba egongo dira: 1.700 metro desnibel eta 24 kilometroko lasterketea; 900 metro desnibel eta 16 kilometroko lasterketea eta Mendi Martxea. Mendi Martxea be 16 kilometrokoa izango da. 

Lasterketa luzea, Euskal Mendizale Federazioaren Koparen parte izango da eta igaz baino %20 gehiago balio izango dau. Daborduko, 342 parte-hartzailek emon dabe izena. Euretako 239 lagunek 24 kilometroko lasterketan; 83k, 16 kilometrokoan, eta beste 20k Mendi Martxea egiteko. Gero, herri bazkaria egongo da Bediako frontoian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!