Zemendiak 25

'Nire espazioa eman' antzezlana gaur Bedian

Asier Abrisketa 2022ko abe. 1a, 11:48

Liburutegian taularatuko da umeakanako sexu abusuak prebeniduteko helburua daukan antzezlana, 18:00etan.

Indarkeria Matxistearen Kontrako Nazinoarteko Eguneko lanketeagaz segiduko dabe bediaztarrek abenduaren 1ean. Bediako liburutegian, espazio propioaren beharrizana aldarrikatzen dauan familiarentzako antzerkia egongo da 18:00etan.

Nire espazioa eman izeneko antzezlanak, umeakanako sexu abusuak prebeniduten lagundu gura dau. Bertan, umeak euren gorputzaren jaube dirala esaten da, eta "ez" esateko eskubidea daukiela ikutu edo laztanik gura ez badabe. Eta helduek errespetau egin behar dabela ezezko hori azpimarratzen dau antzezlanak.

Euskaraldia

Bedian, bigarren hitzordu bat dago gaur. 19:00etan Euskaraldiko argazki herrikoia aterako dabe frontoian. Trikitilariek girotutako festa txiki bat be egingo da bertan, gaztai eta ardao dastaketeagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!