Antzerkia

'Barrokora bidaia' antzerki lirikoa taularatuko da Bedian

Asier Abrisketa 2022ko aza. 17a, 11:48
Barbara Strozzi, XVII. mendeko abeslari eta konpositorea.

Adhara Martinezek eta Teresa Merinok antzeztuko dabe Barbara Strozzi XVII. mendeko abeslari eta konpositorearen istorioa, barikuan 18:00etan, liburutegian.

Zemendiaren 18an, Bediako liburutegian Barrokora bidaia kontzertu musikala egongo da ikusgai 18:00etatik aurrera. Berton, Adhara Martinez mezzosopranoak eta Teresa Merino tiorba eta gitarra barroko joleak barrokoko musikan oinarritutako ikuskizuna plazaratuko dabe; Vivaldi, Monteverdi, Pergolesi, Haendel eta antzerkiaren protagonista izango dan Strozziren musikeagaz.

Barbara Strozzi XVII. mendeko abeslari eta konpositorea izan zan eta antzerkian, Adhara Martinezek hartuko dau bere papera. Teresa Merinok ostera, Strozziren mezenasa izan zanaren lekua hartuko dau, Annarena hain zuzen be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!