Gaur arrastian, hilak 19, La encendida emonaldia taularatuko dabe Bediako liburutegian Celeste Aguero eta Garazi Basterretxeak. Emonaldi poetiko musikal honek Euskal Herriko eta Latinoamerikako erritmoak, doinuak eta berbak batzean ditu, ozeanoaren alde bietako abesti eta poemen bitartez, garai desbardinetako ahots, burruka eta ametsak konpartiduteko helburuagaz
Aguerok poemak irakurteko ardurea izango dau, "cuatro venezolano" izeneko musika tresnearen laguntzeagaz. Basterretxeak barriz, perkusinoagaz lagunduko deutsa Aguerori. Emonaldiak une lasaiak zein jantzan egitekoak izango dauz; xuxurlatu eta arpegioak batetik, kunbia eta txakarera erritmoak bestetik.