musikea

Barikuan izango da aurtengo Musika Airean

Asier Abrisketa 2022ko ira. 28a, 12:13

Jonu kantautorea izango da barikuan Bediako plazan kontzertua eskaintzeko artista konbidatua.

Jonu Ugutz Ezkurdiak Leihotik begira diskoko kantak taularatuko ditu Bediako plazan urri lehenengoaren 30ean, 19:00etatik aurrera. Jonu, Koiu taldeko kidea be bada, baina sano musika desbardina egiten dau taldean eta bakarka. Leihotik begira diskoa 2021ean kaleratu eban, itxialdiak sortutako hausnarketen eta bizipenen harira. Izenak dinoanez, etxean egondako garaian leihotik ikusitakotik abiatu da Jonu sormena martxan ipinteko

Kontzertua Bediako Musika Airean ekimenaren barruan dago. Jaialdia urtero antolatzen da Bedian, urri lehenengoan, antolatzaileek azaldu dabenez, ekimena herritarrek proposatu eben, oin dala lau urte, "pintxo-potea eta denpora ona aprobetxetako". Holan, hurreko kantautore euskaldunak gonbidatzen dabez plazan kontzertua emoteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!