katuak

Katuen koloniak antzututeko kanpainea aurrera doa Bedian

Asier Abrisketa 2022ko abu. 24a, 12:20

40 katu antzutu dira guztira, 24 eme eta 16 ar, baina oindino badagoz lan egiten jarraitu beharreko lekuak be.

Bediako Udalak buletinean jakinarazo dauanez, udalerrian 40 katu antzutu dira atzenaldian, emeak gehienbat. Eugenio Altuzarra albaitariak gidatu dau kolonien antzutze kanpainea: "Oso datu onak dira honen moduko udalerri batentzako, baina badagoz lan egiten jarraitu behar dan lekuak be". Katuak, Bediatik Durangoko klinikara eroaten ditue, bertan ebakuntzea egiteko.

Baina lan hori egiten jarraitzeko, Altuzarra albaitariak dino katuei ez jakiela janaria bereizketa barik emon behar, atzenaldian pasau dan modura. Izan be, janaria bertan ustelduten da askotan, eta honek, arratoi eta bestelako marraskariak deitzean dauz ingurura. Gainera, katuentzako kaltegarria izan daiteke janaria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!