ikastaroak

Ikastaro ugari eskainiko dira Bedian

Asier Abrisketa 2022ko abu. 24a, 11:08

Urri lehenengoaren 8tik 16ra emon ahalko da kirol, arte, hizkuntza eta eskulanak egiteko tailerretarako izena. Guztira, hamabost dira aukeran dagozan ikastaroak.

Datorren ikasturterako, hamabost tailerren eskaintza antolatu dau Bediako Udalak. Talde bat osotuteko gai diran ikastaroak urri bigarrenean ipiniko dira martxan, baina aurretik, izena emon behar da urri lehenengoaren 8tik 16ra. Izen emotea liburutegian izango da, 16:30etik 19:30era. Ikastaro bakotxeko informazino guztia ikusgai dago Bediako udal buletinean.

Adin guztietako jenteak parte hartzeako moduko ikastaroak zazpi dira: Egurra lantzen, Yoga, Pilates, Koroa, Soinketa hipopresiboa, Euskerea eta Memoria kognitiboa.

Ume eta gaztetxoentzako berenberegi antolatutakoak barriz, lau dira. Euskal dantzak hamaika eta hamasei urte bitartekoentzako, Ingelesa lau-sei eta zazpi-hamaika urte tarteentzako, Marrazketa tailerra sei eta hamabost urte bitartekoentzako eta Gimnasia erritmikoa, lau-seI eta zazpi-hamasei urte tarteentzako.

Gazte eta helduentzako bakarrik be badagoz tailerrak eskura. Holan, hamasei urtetik gorakoek Mugiment programan hartu ahalko dabe parte, korrika eta luzapenak egiteko. Eskulan tailerrean izena emoteko barriz, hamazortzi urte izan beharko dira. Beste alde batetik, 60 urtetik gorakoentzako Manteinu soinketa ikastaro bi egongo dira: oinarrizkoa eta aurreratua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!