Mendia

Jokin Zabalak zidarra lortu dau Bilboko mendi-maratoi erdian

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 7a, 10:58

Bilbao Mountain Marathon-en bigarren edizinoan, bigarren postua lortu eban Bediako korrikalariak, 21 kilometroko laterketan.

Garagarrilaren 2an jokatu zan Bilbon, Errekalden hasi eta amaituta, II. Bilbao Mountain Marathon lasterketea. Jokin Zabala bediaztarrak maratoi-erdiko lasterketan hartu eban parte, 21 kilometro eta ia 1.000 metroko desnibeldun ibilbidea. Helmugara bigarren heldu zan Zabala, 01:49:50ko denporeagaz.

Honen aurretik, urrea Marc Vizcainok lortu eban, zazpi minutuko aldeagaz. Hirugarrena barriz, Jon Betolaza,  Zabalagaz lehian egon zan helmugara heldu arte, hamar segundoko alde estuagaz amaitu eban lasterketea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!