jaiak

Gaur hasiko dira jaiak Bedian

argazkia: unsplash.com

20:00etan txupina bota ostean, Jokaldiren kontzertua, jantzak eta kalejirea egongo dira San Juan bezperako sua izetu aurretik.

Urte biko geldialdiaren ostean gaur, hilak 23, hasita lau eguneko jaiak izango dabez aurretik Bedian. San Juan suaren, musikearen, janaren, jantzen, umeentzako jolasen, kale ikuskizunen, karta txapelketen eta autoen erakusketen inguruan batuko dira bediaztarrak eta inguruko herrietakoak jai giroan.

Egitaraua


Bagilak 23, eguena
  • 20:00etan, jaien hasikerako txupina, trikitixeagaz alaituta eta sardinak.
  • 20:30ean, Jokaldi.
  • 22:00etan, Jauziri jantza taldea.
  • 24:00etan, suaren lekuraino kalejirea trikitixeagaz alaituta.
  • 24:00etan, San Juan sua.
Bagilak 24, barikua
  • 11:00etan, meza nagusia.
  • 12:00etatik 13:30era, umeentzako puzgarriak.
  • 17:00etatik 19:30era, umeentzako puzgarriak eta bitsa.
  • 18:30ean, Tortilla Lehiaketarako izen emotea.
  • 20:00etan, tortillak aurkeztuteko unea.
  • 21:00etan, herri afaria.
  • 23:00etan, Akerbeltz taldea.
Bagilak 25, zapatua
  • 12:00etan, XIII. Paella Lehiaketarako izen emotea.
  • 14:00etan, paellak aurkezteko unea.
  • 17:00etan, Mus Txapelketea Batzokiak antolatuta.
  • 17:00etan, bazkalosteko bingoa eta umeentzako tailerrak.
  • 18:00etan, XXXIV. Briska Txapelketea (bikotekide bat behintzat Bediakoa).
  • 22:00etan, Oxabi eta DJ Markelin.
  • 02:30ean eta 05:00etan, autobusa Arratia, Galdakao eta Zornotzara.

Bagilak 26, domekea
  • 12:00etan, VI. antxinako autoen eta motorren erakusketea.
  • 12:00etan, pintxo potea txosnatan.
  • 15:00etan, IV. Bediako Slalom-a Club Automovilístico Bizkaiak antolatuta San Lorenzo poligonoan.
  • 18:30ean, Tio Teronen Semeak.
  • 20:00etan, Roberto Urrutia eta bere mariachia.
  • 21:00etan, txokolatea eta jaien amaierako txupina.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!