Domekan, hilak 19, ospatuko da Bediako XX. eskulangintza eta elikagaien azokea, plazan 11:00etatik aurrera. Bertan, gertuko nekazarien elikagaiak eta artisautza lanak topau ahalko dauz erosleak. Erosketa bakotxagaz, produktu-loteen zozketan parte hartzeako aukerea egongo da.
Baina merkadua ez da eguneko plan bakarra izango. Izan be, azokeak iraun bitartean ehungailuen inguruko tailer bat eta tornu-lanen erakustaldia be egongo dira. Merkadua amaituta, herriko jubiladuena izango da protagonismoa, bazkari herrikoia antolatu dabe-ta.