Zapatuan jokatu ziran Bedian Kolazinoko VI. Mendi Eguneko mendi lasterketak, eta martxea. Urte biko geldialdiaren ostean, antolatzaileak pozik agertu dira, jardunaldia "ate handitik" bueltau dalako. Guztira, 700 lagun inguruk hartu dabe parte 24 eta 16 kilometroko lasterketetan eta 16 kilometroko martxa herrikoian. Edizino honetan, Bizkaiko Txapelketea jokatu da, eta Euskal Herriko Koparen probetako bat be izan da.
Lasteketa nagusian, 24 kilometro eta 1700 metroko desnibelekoan, Asier Larruzea izan zan irabazlea ibilbidea 02:10:46ko denporeagaz. Ostetik heldu ziran Hodei Samaniego eta Imano Goñi. Andren artean barriz, Oihana Azkorbebeitia izan zan lehena, 02:34:27, gero heldu ziran Malen Osa eta Andrea Garay. Holan, Larruzea eta Azkorbebeitia Bizkaiko txapeldun izendatuak gelditu ziran, eta Gernikako Arrolapeko kluba taldekako txapeldun.
Hamasei kilometroko lasterketan barriz Aingeru Sainz izan zan helmugea kurutzatzen lehenengoa, 01:16:22ko denporeagaz. Honen ostetik Mikel Baz eta Ibai Angulok osotu eben gizonezkoen podiuma. Andren arteko sailkapenean Estizen Duque izan zan arinena, 01:36:34 behar izan ebazan ibilbidea egiteko. Geroago heldu ziran Jone Fuente eta Lorena Esteban.