Bihar, martiak 19, ospatuko da Kolazinoko Mendi Egunaren VI. edizinoa Bedian. Bizkaiko Mendizaleen Federazinoko bakarkako zein taldekako txapelketak jokatuko ditue korrikalariek. Beste alde batetik, lasterketa hau Bizkaiko Mendizaleen Kopan dabizan lasterkarientzako puntuagarria izango da lortutako emaitza.
Lasterketak bi izango dira; 24 km-koa luzea, bertan jokatuko dira Kopa eta Txapelketea maila absolutuan; eta bestea laburra, 16 km-koa, Kadete eta Junior mailakoena. Oinez egiteko hamasei kilometroko martxea be antolatu dabe, izena emon dabenek ibilbide inguruko parajeak erritmo lasaiagoan ezetu dagiezan. Parte hartzeko, izen emotea hilaren 12an zarratu zan.
Ibilbilde zirkularra daukie bai lasterketeak eta bai martxeak. Martxalariak izango dira urtetan lehenengoak, 08:30ean, 16 km eta 900 metro desnibeleko ibilbidea egiteko. Hurrengoak, 10:00etan, mendi lasterketa luzea (24 km 1.700 m+) egitekoak diranak urtengo dira, 24 kilometroko ibilbide honek 1.700 metroko desnibela dauka. Hamasei kilometroko lasterketan parte hartzean dabenak barriz, 11:30ean urtengo dira.
Bidea atonduten
Martiaren lehenengo egunetako euriek, ibilbidea lupeztu eben. "Ibilbidearen garbiketea aurrera doa. Atzen egunotan lokatz piloa dago ibilbidean eta horrek gehiago gogortuko dau dana" azaldu eutson BEGITUri antolakuntzan ibili dan Jokin Zabalak. Ha-ta guzti be, astegoienero ibilbidea markau eta prestatzeko nahikoa jente batu izan da plazan, bidea badago jada biharko prest.