udalak

Udaleko euskerearen plana diseinatzeko saio parte-hartzailea egingo da Bedian

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 7a

Zezeilaren 9an, 18:00etatik 20:00etara izango da hausnartu eta eretxiak jasoteko lan-mahaia, liburutegian.

Bediako Udalak euskerearen plan estrategiko bat diseinau eta antolatu gura dau etorkizunerako. Planaren oinarrietako bat da herritarren parte-hartzea, euskerearen erabileran bakarrik ez, plana eregiten laguntzea be topetan da eguazten arrastirako antolatu dan hitzorduan. Parte hartzeako, euskerabedia@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da.

Liburutegian izango da batzarra, 18:00etatik aurrera. Bertan erronka nagusiak identifikau, gaur egungo egoerea aztertu eta etorkizunerako helburuak marraztuko dira hausnarketa eta eztabaida prozesuaren ondorioz. Euskereagaz zeharkako eta zuzenezko harremana dauan guztia aztertu gura da prozesuan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!