El País egunkariak abenduan argitaratu eban Espainiako Eleizan adin txikikoei eragindako abusuen inguruko txostena. Bertan, eleiza katolikaren sareak adin txikikoei egindako sexu abusuren 251 kasuren zerrendea dago ikusgai, 1950eko eta 1990eko hamarkadearen bitartekoak. 31 erlijino-orden eta 31 elizbarruti ikusi dira seinalatuak, honeen artean Bilboko Elizbarrutia.
Bost kasu azaleratu dauz txostenak Bizkaian. Hiru Bilbon, bat Barakaldon eta beste bat Bediako San Juan Bautista eleizan. Ikerketan ez da erantzuleen izenik agertzen, baina bai honen inizialak. Kasu honetan, El País en arabera "N." da akusaua, ez da beste informazinorik emoten.
Sexu abusuen prebentzinorako batzordea
Bilboko Eleizbarrutian sexu abusuen prebentzinorako Batzordeak oharra atera eban urtailaren 4an. Bertan, kasuok argitzeko ahaleginak egingo dituala dino eleizeak. Horretarako ikerketea zabaltzea ebatzi dau: "Gertatu ahal izan dan edozein abusu kasu argitzeko ahaleginagaz bat egiten dogu. Batez be, helburu modura egia bilatzea baldin badau, biktimen preminen zerbitzura badago eta salatutako kasuak ez errepikatzea lortu gura bada"
"Holakoak barriro ez gertatzeko neurriak jarteko ahaleginean" jarraituko dauala Bilboko Eleizbarrutiak dinoe.
Horretarako, txostenean agertzen diran edo beste edozein kasuren barri euki leikien personei eskatzen deutsee Batzordeagaz hartu-emonetan ipinteko, eta edozein informazino konfidenzialtasun osoz erabiliko dala dinoe Batzordetik.