Ondare historikoa

'Elexaldetik Barroetara' liburuxkea argitaratu dabe Bedian

Asier Abrisketa 2022ko urt. 11a, 13:21

Herriko ondarea ezetutera emoteko, Labayru Fundazioa dabil Bedia oinez ezagutzen proiektua aurrera ateraten. Argitaratu dan bigarren liburuxkea da hau.

2021 urte hasikeran argitaratu eban Labayru Fundazioak, Bediako Udalaren enkarguz, Bedia oinez ezagutzen liburu sortearen lehenengo liburuxkea. Oin, Gabonetan jaso dabe Bediako herritarrek bigarrena: Elexaldetik Barroetara izenekoa. Izan be, ibilbide horretan ezetu daiteken ondarea jaso da bertan.

Proiektu hau atzen urteotan egindako bideoen jarraipena da. Hiru ikusentzunezko egin ziran, hiru ibilbide desbardinetan ikusgai dan ondarearen azalpenakaz. Oin dabiz bideo bakotxaren osogarri diran liburuxkak egin eta argitaratzen, Elexaldetik Barroetara bigarren bideoan dago oinarrituta.

Ibilbideak Bediako lurren zati handia hartzean dau, plazan hasi eta amaitzen da. Bidean auzo, baserri eta baso gune ugaritatik pasauta: Jauregi, Ibarra, Barroeta, Ugarte, Eroso, Asteitza... Zaukutza baserriraino be heltzean da bidea. Urtengo dan hiragarren liburuxkeak barriz Mugartatzako bidea azalduko dau, aurten prest egotea espero da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!