Musikea

Arratiako Musika Eskoleak Gabonetako kontzertua berreskuratuko dau Bedian

Asier Abrisketa 2021eko abenduaren 23a

Arratiako Musika Eskola, La Pobla Llargan (Herrialde Katalanak)

Eleizan ospatuko da emonaldia gaur, hilak 23, 19:00etan. Beste alde batetik, arrastian batu ahalko ditue herritarrek Bediako Gabon Postal Lehiaketan aurkeztutako marrazkiak, 16:00etatik 19:30era.

Hitzordu bi dagoz gaur arrastian Bedian. Batetik, atzo arrastian amaitu zan postal lehiaketan, bakotxak aurkeztu eban marrazkia batu ahalko dau, bihar Olentzero eta Maridomingiri emoteko. Sariak atzoko Gabon Jaian banatu ziran, Gabonetako Zugatzen sariakaz batera.

19:00etan barriz, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertua egongo da. Musikari gazteek banaka, taldeka eta konboak osotuta joko ditue tresnak ikusleen aurrean. Koruak be entzungo dira Bediako eleizan. Urtero lez, ikasleen familiakaz beteta egongo da ospakizuna. Atzen urtean ez zan ospatu, aurten maskarea eta COVID paseagaz sartu beharko dira ikusleak. Atzo, egoera bardinean emon eben kontzertua Igorreko Lasarte Aretoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!