Deabru Beltzak Euskal Herriko kale-antzerki konpainia garrantzitsuenetakoa da, kanpotik gehien ibilitakoa gitxienez. Bost kontinentetako 35 herrialdetan ibili dira euren esanetan. 1996an batu eta hasi ziran kale ikuskizunak antolatzen. Munduko erritmoak, "su primitiboa", argia, kea eta koreografiak izaten dira emonaldien ardatzak, herrietako kaleak zuzeneko eszenatoki bilakatzen dabez holan.
Bedian Su a Feu ikuskizuna egingo dabe baina, Udala arduratuta agertu da eguraldi txarraren arriskua dala eta. Euria egin ezkero, Tambors de Feu ikuskizuna aterperen batean egin edo bertan behera gelditu ahal dalako ikuskizuna.