Irakurteko zaletasuna bultzatuteko helburuagaz antolatu dabe argazki lehiaketea. Urri lehenengoaren 17ra arte bialdu leitekez irakurten dabilen jentearen argazkiak. Aurkeztuteko, liburutegia@bedia.biz helbide elektronikora edo 636 325 578 WhatsAppera bialdu behar dira erretratuak; izen-abizenak, argazkia non eta noz egin dan eta liburua gomendatuteko modukoa dan esanda. Mezuan "Udan be irakurten" esaldia gehitu behar da.
Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?