Four Friends talde bilbotarra Arteako Ailarak-Musiktopa espaziora dago konbidauta bihar, zemendiak 20, 20:00etan zuzeneko emonaldia eskaintzera. 1999an jaio eta hasikeran musika instrumentala egiten eban taldea laster hasi zan bertsinoak zein kanta propioak sortzean. Ordutik, Bilbo eta inguruko taberna eta musika aretoetako zirkuituan mugildu ziran, batik bat rock eta bluesa buztartuta.
Taldea Iñaki Iraeta eta Eneko Albizu gitarra-joleek, Fernando Iraeta baxu-joleak eta Jorge Gomez bateria-joleak osotuten dabe, Eider Saratsagaren ahotsagaz borobilduta. Urteotan bost disko grabau ditue osotara eta bertsinoez gainera, lan horreetako abestiak entzun ahal izango dira Artean: Bilbop (Gaztelupeko Hotsak, 2003), Dzanga (Gaztelupeko Hotsak, 2006), Haruntzago (Gaztelupeko Hotsak, 2009), Now or never (Brixton Records, 2014) eta Now or never Vol.2 (Brixton Records, 2017).