LITERATUREA

Gerrea eta espioitza zemendiko Arteako Irakurleen Txokoan

Ager Barragan

Ezkerretik eskoira, Bittori Etxeberria, Delia Lauroba, Itziar Mujika, Felicitas Ariztia eta Tere Verdes Alava sareko kideak.

Hilero lez, inguruko literatur zaleak hileko lehen barikuan batuko dira, 19:00etan, Alaine Agirre idazleagaz liburu bat lantzeako. Oingoan aukeratutako liburua Katixa Agirre gasteiztarraren eta 1937 eta 1943 urte bitartean girotuta dagoan Barne zerbitzuak (Elkar, 2025) eleberria da.

Misteriozko thrillerraren zantzuak dauzan narratiba historiko honek, frankista eta naziei aurre eginaz espioitza lanetan ibili ziran andra euskal herritarrak ditu protagonista.

1937 eta 1943 urte tartea sasoi nahasia izan zan, lehenengo Espainiako Gerra Zibila eta jarraian II. Mundu Gerrea etorri ziralarik. Ehunka mila gizon lubakietan, itsasoan eta airean alkar hilten eta bitartean, beste hainbeste kartzeletan. Garai hareetan, andrak espetxeetara joiazan neba eta senarrak bisitetan eta bide batez, kartzeletan mezu klandestinoak sartu eta handik ateraten hasi ziran. Hortik garatu zan Alava espioitza sarea, aliadu frantses eta britainiarrei erregimen frankistearen eta haren aliadu aleman eta italiarren inguruko informazinoa pasetako.

Katixa Agirre, eleberriaren aurkezpenean. Argazkia: Jon Urbe - FOKU // berria.eus

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!