Arteako Udalak "irakurketea sustatu" eta "gurasoek seme-alabekaz irakurketa uneak partekatzeko" helburuagaz antolatu dau Irakurketa Kluba. Bertara, hiru eta bost urte bitarteko umeak eta euren guraso edo hezitzaileak joan ahalko dira. Izen-emotea zabalik egon da urri bigarrenaren 30era arte Arteako udaletxean. Urtea amaitu baino lehenago saio bikotxa izango dau ekimenak, lehenengoa zemendiaren 4an eta bigarrena abenduaren 2an, biak eguaztenak, 17:30ean Arteako liburutegian.