BERBALDIA

Berbaldia Arteako Basoa Defendatzaileen Etxean

Ager Barragan

Bihar, hilak 30, Basolasaldia titulupean Latinoamerika eta Karibeko politikeari buruzko berbaldia egingo da Arteako Basoa Defendatzaileen Etxean, arrastiko 18:00etatik aurrera.

Berbaldia Luisa Natalia Caruso Kolonbiako unibersidadeko irakasle eta ikertzailea da, Bogotako Universidad Pedagógica Nacional (UPN) unibersidadean. Bere lan akademikoa gizarte-zientziekaz, gatazka politikoakaz, giza eskubideakaz eta protesta sozialen kriminalizazinoakaz lotuta dago. Oingoan, Latinoamerikak eta Karibek sufridu daben eraldaketa politiko eta sozialak azaldu eta aztertuko dira hizlariagaz batera egingo daben solasaldian. Ostean, pikoteoa be egongo da hurreratzen diranentzako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!