“Elkarrekin Arteako plaza birpentsatu dezagun” lelopean, Udalak herriko plazearen birmoldaketea egin gura dau eta herritarrak birpentsaketa horren parte egin. Igaz egin zan tailer parte-hartzailearen barruan egon zan plazea birmoldatutearen idea eta aurten herritarren ahotsak, kezkak eta dudak entzun eta argituteko saio bi antolatu ditu Udalak. Aitatu moduan pasau dan martitzenean, hilak 13, egin zan lehenengoa eta bigarrena bihar, hilaren 20an, egingo dabe.