“Elkarrekin Arteako plaza birpentsatu dezagun” lelopean, Udalak herriko plazearen birmoldaketea egin gura dau eta herritarrak birpensaketa horren parte egin. Igaz egin zan taller parte-hartzailearen barruan egon zan plazea birmoldatutearen ideia eta aurten herritarren ahotsak, kezkak eta dudak entzun eta argituteko saio bi antolatu ditu Udalak. Aitatu moduan gaur, hilak 13, egingo da lehenengoa eta bigarrena hurrengo martitzenean, hilaren 20an, egingo dabe.