FRONTENISA

Arteako II. Andrazkoen Frontenis Txapelketako finala

Ager Barragan

Hilaren 19an, Merkarteako egunean, Irati Garai eta Araitz Zapiko batetik, eta Irati Etxeita eta Ane Aldai bestetik egongo ziran aurrez aurre Arteako frontoian arrastiko 18:00etan.

Kafrangak talde feminista arteaztarrak Udalagaz batera antolatutako Andrazkoen Frontenis Txapelketearen bigarren edizinoa Garai eta Zapikok osotutako bikoteak irabazi eban.

Finalari hasikerea emoteko, Carmen Madariaga Bustinza "Arrati"-ri omenaldia egin jakon eta frontoiko atzeko hormako mural barria be aurkeztu zan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!