Atzen urteotaz lez, Alaine Agirre idazlek gidatuko dauz saioak eta aukeratutako lehenengo liburua Delphine de Viganen Esker onak liburua da, Aiora Jakak itzulitako edizinoa. Liburuak zahartzaroaz, oroimenaz eta komuniketako gaitasunen galeraz egiten dau berba.
Michka adineko andrea da protagonistea eta berbak galtzean hasten da, bere barrukoak ezin adierazo ikusten dalarik eta eskerrak emon ezin. Auzoko Marie gaztea eta Jérôme geriatrikoko logopedea ditu alboan. Estilo neurritsu eta apaindura gitxikoa da liburua. Bi ahotsetara egindako narrazinoak oroimenaz, iraganaz, zahartzeaz, berbez eta ontasunaz egiten dau berba, oroimenaren eta isltasunaren ertzak arakatuaz: “Norentzako gordetan dozun oindino zure atzen esker oneko berbak?”.