Aitatu moduan bihar ospatuko da Merkartearen 32. edizinoa, 1994an lehenengoz egin zanetik, izen handia hartu dauan azokea eta gerora, egun osoko jai be bilakatu dana. Aurten be ez da gitxiago izango. Goizez, 10:00etatik 15:00etara, hamazortzi ekoizleren postuetan baserriko produktuak salduko dira (denporaldiko barazkiak, ogi eta pastelak, gaztaiak, txorizoak, pateak…). Horreezaz gainera, egur-lanak, bitxiak, erropak eta bestelangoak salduko dabezan artisauak be hamazortzi izango dira. Zelan ez, taloen postua be ez da faltauko.
Merkadua da egunaren ardatza, baina Merkartea askozaz harago doan jardunaldia be bada, euskal musika eta kultureak be badauka bere lekua-ta, eta honegaz, sortzean dan jai giroa. Goizean zehar, azokako postuetan musikea egongo da giroa alaituten. Arrastian barriz,
Arrastiko egitaraua:
· 18:00etan, Carmen Madariagaren omenezko II. Andrazkoen Frontenis Txapelketako finala.
· 21:00etan, Enbata taldearen Garbigailua ikuskizuna.
· 23:30etik aurrera, Luhartz taldeagaz erromeria.