Aitatu moduan, urri lehenengoaren 19an, Merkartea eguneko arrastiko 18:00etan, emongo jako akaberea Kafrangak talde feminista arteaztarrak Udalagaz batera antolatutako Andrazkoen Frontenis Txapelketearen bigarren edizinoari. Txapelketea Igorren jaio eta Artean hil zan Carmen Madariaga Bustinza “Arrati”-ren omenez jokatuten da, 1940ko hamarkadan zazpi urtez profesionala izan zan erraketistea.
Irati Garai (Artea) eta Araitz Zapiko (Dima) batetik, eta Irati Etxeita (Zeanuri) eta Ane Aldai (Dima) bestetik dira finalistak. Baina aurretik, hamalau bikoteko txapelketea jokatu da, talde bitan banatuta. Taldeka, ligaxkea jokatu zan eta gero, talde bietako bikote bi onenek euren arteko ligaxkea jokatu eben. Atzenean, B taldeko bikote bi ailegau dira finalera.
“Bertan batuko gara, aldarrikapen, lehiaketa eta jai giroan!”, dinoe Kafrangaketik.