BERBALDIA

Erraketisten gaineko berbaldia Arteako Kultur Etxean

Ager Barragan

Arteako II. Andrazkoen Frontenis Txapelketako finala Merkartean joaktuko da, baina bihar, hilak 16, 1940ko hamarkadako andrazko erraketisten gaineko berbaldia antolatu dabe arrastiko 19:00etan.

Arteako Andrazkoen Frontenis Txapelketea Carmen Madariaga Bustinza “Arrati” erraketistearen omenez jokatuten da eta bera zein 1940ko hamarkadako andrazko erraketistak gogoratuteko, berbaldia egingo da hilaren 16an. Arteako Kultur Etxean, 19:00etan eskainiko dau Estibalitz Gonzalez Solozabal idazle, irakasle eta wikilariak Erraketistak: ahaztutako pilotari aitzindariak berbaldia. 

Izan be, Euskal Herritik asko izan ziran Madrilen eta Bartzelonan jokatu eben andrazko erraketistak. Euren jarduna ahaztu egin da baina 1943an, estadu mailan modalidade desbardinetako 1.432 pelotari profesional baegozan, erdia baino gehiago (734), andrazko erraketistak ziran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!