Arteako Udalak herria bera eta auzoak hobetuteko ekarpenak eta eskariak entzuteko hainbat batzar ireki antolatu dauz asteotarako. Lehenengo batzarra urigunekoa izango da (Herriko Plaza, Astui, Astuibekoa, Infante, Kalleja, San Martin, Garai, Esparta, Larrazabal eta Garantxe) gaur, hilak 15, martitzena, Kultur Etxeko aretoan 18:30ean.
Hurrengo biak hilaren 17an egingo dira. Batetik Bildosolan dagoz deituta Bildosola eta Bildosolgoitiako auzotarrak 18:00etan; jarraian, 18:45ean San Migel ermitara dagoz deituta Elexabeiti, Sarasola, Igertza, Palometxe, Mendieta, Ibarretxe, Madaria eta Gallaoko auzokideak.
Hilaren 22an barriz, 18:30ean, Biteriko auzokideak auzoko autobus geralekuan dagoz deituta eta 19:00etan, Ugarte eta Ugartezarrekoak, Ugarteko autobus geralekuan.
Batzarretara hurbildu ezin diranentzako, online galdetegi labur eta anonimo bat be zabaldu dau herriko Whatsapp taldearen bitartez, https://labur.eus/Arteaauzoak estekan erantzun daitekeana.